XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Dantza Iskintxo, leherdura, airezko jauzi, itzulinguru dotore eta musika erritmura gorputz zabukatze neurtua den dantza, gizona bezain zaharra da.Baso sorginduak, Erdi Haroko gaztelu, iturri erromantiko edoeta garaitarku diruditen eskenategitan, argi eta kolorezko ondorioren magiapean, mundu guztiko ballet konpainia handiek praktikaturik, egunean egunean ikuskari atseginago eta ernagarriago bihurtu da.
Grekoek dantza mota desberdinak zituzten jaikizun bakoitzerako, gertakari sonaturen bat ospatzeko edoeta astronomi edo meteorologi jazoeraren bat jaitzeko.
Egyptiar jatorriko
Une desberdinen arauera, matematikoki neurtutako pausoak ematen zituzten dantzariek, eta zirkunferentzia, elipse eta parabola erako jarrerak hartzen zituzten; izar iheskor baten pasea oroitarazten zuten irudiak deskribatzen zituzten, kometa baten agerpen txinpartatsua, eguzkia eta hilargiaren eguneroko irteera, gaua eta eguna eratuz.
Atzoko, gaurko eta betiko dantzan, garrantzi handia dute besoen eta gorputzaren jarrerek.
Eskuek batipat, guztiok uler dezakegun keinu lengoaia baten bitartez,
Folklorearen senide den eta munduko ia herri guztiek praktikatzen duten dantza, ikuskari bihurtu zen 1580 urte aldera, eskenategietan, jendearen aurrez aurre dantzatzen hasi zutenean.
Italia-n burutu zen aldakuntza hau.
Garai hartan aretoetan egiten zen dantzak
Frantzia-ra pasatzean, frantsesek
Zenbait urte geroago, 1661an, Musika eta Dantzako Nazio Akademia sortu zen Paris-en, eta Frantzia-tik, ikuskari berri hau europar gorte guztietara hedatu zen.
XIX. mendearen bukaeran, egundoko loraldia ezagutu zuen Errusia-n eta XX. aren hasieran birjaio egin zen, Ingalaterra-n eta Estatu Batuetan gero.
Diaghilev-en balletek inoiz ez bezalako ospea lortu zuten Errusia-n.
Pavlova, Nijinsky, Lifar... bezalako dantzarik esku artu zuten haren konpainian.
Ballet bat jendaurrean eman aurretik, musikalari, literato, koreografo, pintatzaile, eskenografo, jostun, teknikari eta laguntzaile sail bat aritzen da lankidetzan.
Nijinsky, inoizko dantzaririk hoberenak, adituek diotenez, arrakasta zorabiagarri bihurtzen zituen bere saioak.